MUSKULO

Oarsoaldeako lau musikari hauek sormen alorreko gai musikal zein musikalak ez direnetan zaildutakoak dira, haiek guztiak interesgarriak zalantzarik gabe.

2015 bukaerako “Triku bat errepidean” aurreneko diskaren uberari jarraiki, “Lau” izeneko lau kantuko EP-a argitaratu berri dute.

Haien proposamen eta intentzio musikalak “experimental soundtrack music” gisa definitu izan dituzte, auskalo zein iruditan inspiratuta, baina antza, musika sortzen dutenean haien buruetatik pasatzen dira kabareteko artistak, europa ekialdeko fanfarriak, far west-eko koiote bakartiren bat, jazz musikariak eta rockero zororen bat ere.

Argi dagoena da badakitela zer kontatu nahi duten konposizio bakoitzean eta nora eraman nahi duten publikoa haien kantuekin.

Baiona, Mogambo, Matadeixe edo Biarritzeko Atabalen aurkezten ari dituzte kantuok, Marc Cunningham edo Erik Truffaz bezalako musikariekin oholtza konpartituta.

Oarsoaldean talde bikainak sortzen dira noizean behin, haietako bat da MUSKULO.