HATXE

All songs composed and arrenged by Idoia Hernandez _ Hitzak: Elia Millan _ Pianoa eta ahotsa: Idoia Hernandez _ Biolina: Jurdana Ochoa _ Sintetizadorea eta elektronika: Ander Fernandez _ Ahotsarekin jolasean: Peru Galbete _ KALI kantuan kolaborazioa: Alexia Papantchev eta Sihara Nuño _ Produkzioa: Ander Fernandez eta Idoia Hernandez _ Ander Fernandezek grabatua 2022ko martxotik azarora bitartean Hendaiako Borderline Fabrikan _ Nahasketa eta masterizazioa: Ander Fernandez _ Azalaren diseinua: Idoia Hernandez

Sorkuntza neure burua ezagutzeko tresna bat da, hausnartzeko, ezezaguna onartzeko eta eraldatzeko. Emakume sortzailea naizen heinean, generoaz hitz egiteko beharra sentitzen dut. Gai zabala eta potoloa da, noski. Baina nik neuretik sortzen dut. Neure bizipenetatik. Nere tresnak erabiliz. Izan irudia, izan musika, izan gorputza. Akaso, neure musikan identifikatu daitezke beste emakume asko. Jakin badakigu, datuek diote, emakume zine zuzendari askoren lanak ez direla saritzen. Edota ama diren gorputz dantzariak ez direla maitatuak. Eta zergatik ez ditut musikari konpositore emakumeak ikasi kontserbatorioan? Eta zergatik daude hain emakume gutxi oholtzan? Eta zergatik emakume musikarien jarraitzaileak emakumeak dira? Gizonei ez zaie gustatzen guk sortzen duguna? Ba horixe. Txikitik eragin nahi dut. Nere egunerokotasunean iraultza eginez. Nere ingurune zabala astinduz. Plaza, oholtza, etxeko berotasunera hurbilduz.

 

Artista bat egunerokotasunean sortzen da. Bere denbora librean zer egiten duen funtsezkoa da, norekin elkartzen den eta zerren inguruan eztabaidatzen duen. Inguruan komunitate artistiko bat edukitzeak lagundu egiten du, prozesu horretan bakarrik ez sentitzea beharrezkoa baita. Konplizeak behar dira, zure ideiak eta kezkak konpartitzeko nahia sentitzen duzu eta tamalez, bide horretan emakumeak topatzea ez da ohikoa. Horregatik dugu beharra elkartzeko. Horregatik daude Jurdana eta Ilargi diskoan. Horregatik Eliaren hitzak. Horregatik elkarlana Mariarekin. Eta horregatik, Ainara, Idoia, Myriam eta beste asko.

 

@hatxe_

Kontaktua

hatxe@mukuru.eus

Laster!!!!!!!

PANPIN ORKESTRA kontzerturako sarrerak hemen